2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

SOBRONEKO UR MUSEOA!




Sobron Araba hego-mendebaldean dago, natur inguru pribilegiatu batean.  Sobronen historian ezinbestekotzat hartu ohi da ura. Badira hainbat arrazoi hori ziurtatzen dutenak,  alde batetik, Ebro ibaiaren ertzean dagoelako eta  bestetik, sekulako ospea izan zuelako XIX. mendean hasi eta XX. mendearen erdira arte.

Sobronek ez du ahaztu urarekin lotutako bere iragana, eta Uraren Museoan egiten dio omenaldia ezinbesteko elementu horri. Museoa jende guztiarentzat da , familia eta haurrentzat bereziki; gune interaktiboa da, eta teknologia modernoek eta simulazioek erraz ikasteko eta aldi berean ondo pasatzeko  aukera ematen dute. Gainera, oinarrizko elementu izan nahi du Uraren Museoak ingurumen heziketan eta bisitariek natur baliabideak babestu, ingurumena hobetu eta ura arduraz kontsumitu dezaten.

Horrekin batera, Añanako eskualdea interpretatzeko eta ezagutzeko espazioa izan nahi du museoak, ura oso presente baitago eskualde horretan. Alde horretatik senderismoko ibilbide gidatuak eskaintzen dira  presaren, zubi Zuriaren eta Soportillako iturburuaren inguruan bai eta  Ebroko Bide Naturala den GR 99 bidearen zati batean barrena non piraguismoa egiteko aukera dagoen.
 

                                                                                                     
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina