Lantarongo Sobron herrian kokatzen da. Bertan, hainbat ekintza burutu daitezke kayak eta piragüismo ibilaldiak , paintball, bizikletako
ibilbideak mendian zehar, arku tiroa eta tirolina besteak beste.
Jarduera hauek antolatzaileak programatuta, taldeka
edota bakarka egin daitezke. Sobron
abenturak jarduerak maila ezberdinetara egokitzen dituzte, hastapeneko ekintzetatik hasita, errendimendu
altua eskatzen duten jarduerekin amaituz. Jarduera guztiak lagun talde,
enpresako talde edota eskola taldeekin burutu daitezke.
Bertako instalazioetan monitore espezializatuak,
gidak, harremanetan jartzeko taldea, igerilekua, aldagelak eta dutxak aurkitzen
dira . Ekintza guztiak burutzeko materiala bertan eskuragarri dago eta horrez
gain, jarduera bakoitzeko bai eta pertsona bakoitzeko istripu seguru bat
ziurtatzen dute. Gainera , aparkaleku pribatu bat , jolaserako gunea, kirolean
aritzeko hainbat zelai non tirolinan eta eskaladan jarduteko aukera dagoen…
aurkitzen dira.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina