Jauregi hau errege-familiaren udako egonaldietarako egin
zuten, 1887. urtetik aurrera , Donostia aukeratu baitzuen errege-familiak uda
igarotzeko.Bertatik dagoen ikuspegia zoragarria da: badiako bi hondartzak eta,
aurrez aurre, Santa Klara uhartea ikusten dira.
Miramar jauregia “Ana erreginaren cottage ingelesa” estiloan
eraiki zuten, Seldon Wornum arkitekto
ingelesak zuzenduta (arkitekto hark Biarritzeko eta Donibane Lohizuneko hainbat
jauregi ere diseinatu zituen). Jauregia adreiluz eta hareharriz eraiki zuten,
zurezko bilbadurarekin. Lorategiak Pierre
Ducasse lorezain maisuak egin zituen, Aieteko jauregiko eta Gipuzkoa Plazako lorategien egile berak..

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina