2013(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

AKUARIUMA


Donostia -San Sebastianeko Aquarium-Itsas Jauregia 1928an inauguratu zen, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen (GOE) ekimenez. Izatez, Espainiako estatuan natur zientzietako lehen museoa izan zen.

Donostiako arrantza-portuaren muturrean dagoen gaur egungo Akuariumaren egoitza 1925ean hasi ziren eraikitzen , hain justu Pasealeku Berria inauguratu berri zenean. Hiru urte beranduago Juan Carlos Guerra-k diseinatutako eraikin gogoangarriaren ateak ireki ziren, eta tradizionalki hiriko gunerik bisitatuena izan da: ireki zenetik 12 milioi pertsonek bisitatu dute.

Ia ehun urte dituen arren, Donostiako Akuariuma inoiz baino gazteago dago orain dela gutxi birmoldatu baitzuten , eta Europako ozeanografia-museorik modernoenetako bat dela esan daiteke.

Akuariumak askoren ametsak betetzea lortu du: txikienenak, zinemako “Nemo” ospetsuaren ale batzuk dituelako, eta helduenenak, itsas ezagutza guztia haien esku jartzen duelako. Uretan zintzilikatuta dagoen 360ยบ–ko tunel akrilikoa zeharkatzea marrazo handiak eta ikaragarrizko manta-arraiak inguruan dabiltzala, eta ukimen-akuarioan arrain biziak ukitzea dira museo honek eskaintzen dizkigun aukera dibertigarrienetako batzuk.

 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina