2013(e)ko abenduaren 29(a), igandea

ARREO-CAICEDO DE YUSOKO LAKUAK!



Arreo-Caicedo de Yusoko lakuak 136 hektarea dauzka eta aintzira ekosistema (iturburu gaziarekin batera), alboko nekazaritza lurrak eta inguruko irtengune txikiak estaltzen dituzten zuhaitz masak barne hartzen ditu.
Itsas mailatik 650 metroko altitudean kokatzen da eta iturburu gazi batek osatzen duen elikadura arro txiki bat dauka. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) dagoen aintzira sistema iraunkorraren ordezkari bakarra da eta gatz tximinien gainean eratutako laku penintsularretako bat da. Bi azpisistema dauzka, bat aintzirakoa eta bestea zingiratzarra ( berritzen ez den sakonera gutxiko ur eremua, non landareak hazten diren) , biek elkarren arteko lotura handia dutelarik.
Azpisistema zingiratzarrak azaleraren bi heren okupatzen ditu, ur laminan sartzen da 3-4 metroko sakoneraraino. Aintzira azpisistemak sakonera handia dauka, 20 metrotik gorakoa hain zuzen. Horri esker, estraifikazio termikoko prozesuak sortzen dira. Horrez gain, oinarrizko izaera eta mineralizazio altua duen ura aurkitzen da.

SOBRONEKO HAIZPITARTEA




Landare eta animali espezie ugariz betetako bazter naturala da, Artzena eta Obaren mendiek osatutako mendizerraz inguratuta dago .  Natura 2000 Sarearen barruan GKL Gune (Garrantzi Komunitarioko Lekutzat) eta Interes Komunitarioko Habitat izendatu dute. Horrez gain,  Hegaztientzako Interes Bereziko Gune gisa (ZEPA) sailkatu dute. Sobroneko haizpitartea pasiorako, arrantzarako, ur-kirolak praktikatzeko, eskalatzeko edota  atsedena  hartzeko inguru paregabea dela esan daiteke . Bertan, turismo aktiboaren bai eta abentura turismoaren bulegoak aurkitu daitezke non,  60 kirol jarduera ezberdin burutu daitezken. Gainera, eskualdeko interpretazio zentroa, 10 kilometro luzeko urtegia  bai eta uraren museoa aurkitu daitezke.

 

 sobrn8.jpg

2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

SOBRONEKO UR MUSEOA!




Sobron Araba hego-mendebaldean dago, natur inguru pribilegiatu batean.  Sobronen historian ezinbestekotzat hartu ohi da ura. Badira hainbat arrazoi hori ziurtatzen dutenak,  alde batetik, Ebro ibaiaren ertzean dagoelako eta  bestetik, sekulako ospea izan zuelako XIX. mendean hasi eta XX. mendearen erdira arte.

Sobronek ez du ahaztu urarekin lotutako bere iragana, eta Uraren Museoan egiten dio omenaldia ezinbesteko elementu horri. Museoa jende guztiarentzat da , familia eta haurrentzat bereziki; gune interaktiboa da, eta teknologia modernoek eta simulazioek erraz ikasteko eta aldi berean ondo pasatzeko  aukera ematen dute. Gainera, oinarrizko elementu izan nahi du Uraren Museoak ingurumen heziketan eta bisitariek natur baliabideak babestu, ingurumena hobetu eta ura arduraz kontsumitu dezaten.

Horrekin batera, Añanako eskualdea interpretatzeko eta ezagutzeko espazioa izan nahi du museoak, ura oso presente baitago eskualde horretan. Alde horretatik senderismoko ibilbide gidatuak eskaintzen dira  presaren, zubi Zuriaren eta Soportillako iturburuaren inguruan bai eta  Ebroko Bide Naturala den GR 99 bidearen zati batean barrena non piraguismoa egiteko aukera dagoen.
 

                                                                                                     
 
 

SOBRON ABENTURA PARKEA!


Lantarongo Sobron herrian kokatzen da. Bertan,  hainbat ekintza burutu daitezke  kayak eta  piragüismo ibilaldiak , paintball, bizikletako ibilbideak mendian zehar, arku tiroa eta tirolina besteak beste.
Jarduera hauek antolatzaileak programatuta, taldeka edota bakarka egin daitezke. Sobron abenturak jarduerak maila ezberdinetara egokitzen dituzte,  hastapeneko ekintzetatik hasita, errendimendu altua eskatzen duten jarduerekin amaituz. Jarduera guztiak lagun talde, enpresako talde edota eskola taldeekin burutu daitezke.
 
Bertako instalazioetan monitore espezializatuak, gidak, harremanetan jartzeko taldea, igerilekua, aldagelak eta dutxak aurkitzen dira . Ekintza guztiak burutzeko materiala bertan eskuragarri dago eta horrez gain, jarduera bakoitzeko bai eta pertsona bakoitzeko istripu seguru bat ziurtatzen dute. Gainera , aparkaleku pribatu bat , jolaserako gunea, kirolean aritzeko hainbat zelai non tirolinan eta eskaladan jarduteko aukera dagoen… aurkitzen dira.



ORGAZEKO KONDEEN GAZTELUA

 


Dorreak, jauregiak eta harresi baten hondarrek osatzen dute Orgazeko kondeen eraikin multzoa. Fontecha herrian kokatzen da ,   XIV. mendearen hondarrean egin zuten ongi landutako harriz. Eraikin angeluzuzena da. Teilatua balkoi modukoa da, eta hiru koskadun modiloiak ditu. Hormetan gezi-leiho txikiak eta leiho bikiak ditu.

Jauregia, berriz, XVI. mendekoan eraiki zuten, eraikinak gotorleku izateari utzi zionean. Dorrea bezala, angeluzuzena da eta ongi landutako harriz egina dago. Zutabe gotikoek eusten duten arku konopial bat dago sarrera nagusian.

Horma horretan bi armarri daude: Hurtado Mendoza familiarena, eskuinean, eta Guzman eta Toledo sendiena, ezkerrean. XIX. mendearen amaieran baserri gisa erabili ostean, hutsik geratu zen XX. gizaldian.

Gaur egun, Micaela Portilla Eskola-Tailerra da ;  Lanbide Heziketa eskolak emateaz gain, eraikina zaharberritzen eta birgaitzen ari direla esan daiteke.

 

 














2013(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

AKUARIUMA


Donostia -San Sebastianeko Aquarium-Itsas Jauregia 1928an inauguratu zen, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen (GOE) ekimenez. Izatez, Espainiako estatuan natur zientzietako lehen museoa izan zen.

Donostiako arrantza-portuaren muturrean dagoen gaur egungo Akuariumaren egoitza 1925ean hasi ziren eraikitzen , hain justu Pasealeku Berria inauguratu berri zenean. Hiru urte beranduago Juan Carlos Guerra-k diseinatutako eraikin gogoangarriaren ateak ireki ziren, eta tradizionalki hiriko gunerik bisitatuena izan da: ireki zenetik 12 milioi pertsonek bisitatu dute.

Ia ehun urte dituen arren, Donostiako Akuariuma inoiz baino gazteago dago orain dela gutxi birmoldatu baitzuten , eta Europako ozeanografia-museorik modernoenetako bat dela esan daiteke.

Akuariumak askoren ametsak betetzea lortu du: txikienenak, zinemako “Nemo” ospetsuaren ale batzuk dituelako, eta helduenenak, itsas ezagutza guztia haien esku jartzen duelako. Uretan zintzilikatuta dagoen 360º–ko tunel akrilikoa zeharkatzea marrazo handiak eta ikaragarrizko manta-arraiak inguruan dabiltzala, eta ukimen-akuarioan arrain biziak ukitzea dira museo honek eskaintzen dizkigun aukera dibertigarrienetako batzuk.

 



IGELDOKO JOLAS PARKEA


Igeldoko jolas-parkea edota Igeldo mendiko jolas-parkea Donostiako Antigua auzoan kokatua dagoen aisialdi gune eta jolas-parkea da, Txubillo  (Igeldo) mendiaren tontorrean. 1912an ireki zen jolas-parkea eta gaur egun ere zabalik daude bertako instalazioak. Donostiako badiaren ikusmiraz gozatu daiteke bertatik. Jolas-parkera autoz, edota bertako funikularra  erabilita igo daiteke.

Donostian hiru jolas-parke izan dira historian zehar, guztiak XX. mende hasieran sortuak: Ulia, Martutene  eta Igeldoko jolas-parkeak. Egun, Igeldokoak baino ez dirau martxan.
 

KURSAL


Rafael Moneo arkitektoak beira zeharrargizko bi kubo diseinatu zituen, “hondoa jotako bi arroka” irudikatu nahian, “geografia iraunarazteko eta, ahal den neurrian, naturalaren eta artifizialaren arteko harmonia nabarmentzeko”. Eraikinari Mies van der Rohe Arkitektura Garaikideko saria eman diote, Europako saririk garrantzitsuena eman ere, proiektuaren “bikaintasunagatik” eta “berrikuntza kontzeptual, estetiko, tekniko eta eraikuntzakoagatik”.

Arkitektura garaikidearen adierazgarri handietako bat da , eraiki zutenetik Donostiaren bereizgarri izan den artelana, jaialdien eta era guztietako azoken eta bestelako ekitaldien egoitza den kongresu-jauregia.

Kursaal asmo handiko proiektu baten emaitza da, Donostiari eta Gipuzkoari kongresuak eta kultura-jarduerak egiteko azpiegitura moderno eta berritzailea eman dien proiektuaren emaitza hain zuzen ere.



 

ARTZAIN ONAREN KATEDRALA

XIX. mendean eraiki eta 1897an inauguratua , estilo ojibapeko estetika du, Alemaniako eta Frantziako Erdi Aroko elizen estiloan oinarrituta eraikitako katedral honek. Eraikinaren goiko aldean duen eta “Donostiako eraikinik altuenaren” kategoria ematen dion orratz luzea da horren erakusgarri.
 
Fatxada nagusian, " Bakearen gurutzea" obra du, Eduardo Chillida eskultorearena. 1915 m2-ko azalera izanik , Donostiako elizarik handiena da. Katedrala Igeldo mendiko harriarekin eta arbelarekin eraki zuten.
 

MIRAMAR JAUREGIA


Jauregi hau errege-familiaren udako egonaldietarako egin zuten, 1887. urtetik aurrera , Donostia aukeratu baitzuen errege-familiak uda igarotzeko.Bertatik dagoen ikuspegia zoragarria da: badiako bi hondartzak eta, aurrez aurre,  Santa Klara uhartea ikusten dira.

Miramar jauregia “Ana erreginaren cottage ingelesa” estiloan eraiki zuten, Seldon Wornum arkitekto ingelesak zuzenduta (arkitekto hark Biarritzeko eta Donibane Lohizuneko hainbat jauregi ere diseinatu zituen). Jauregia adreiluz eta hareharriz eraiki zuten, zurezko bilbadurarekin. Lorategiak Pierre Ducasse lorezain maisuak egin zituen, Aieteko jauregiko eta Gipuzkoa Plazako lorategien egile berak..

Jauregiko aretoetan, Euskal Herriko Unibertsitateko udara ikastaroak egiten dira, eta, horrez gain , Musikene , Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak bertan du egoitza. Bestalde, Miramar jauregia ekitaldiak egiteko erabil daiteke.




 

2013(e)ko urriaren 30(a), asteazkena

Ongi etorri Dostiara!

Kaixo Lagunok!
Gu Donostiako ikasleak gara , Antigua auzokoak. Gure hiria Gipuzkoako hiriburu eta udalerria nagusia da. Beraz, Euskal Herrian kokatzen da eta  180.000 biztanle ditu. Blog honen bitartez, gure auzoko eta Donostialdeako lekurik preziatuenak erakutsiko dizkizuegu eta hona etortzera gonbidatzen zaituztegu.

 

Ongi etorri Lantaronera!

Kaixo lagunok!

Gu Lantarongo ikasleak gara eta gure herrialdea ezagutarazi nahi zaituztegu. Jakingo duzuen bezala , Euskal Herrian kokatzen da Arabako probintziaren barruan dago, Añanako eskualdean sartuta dago   eta 938 biztanle bizi dira bertan, hamabi herritan banatuta dagoelarik : Alcedo, Bergonda, Caicedo-Yuso, Komunioi, Fontecha, Leziñana, Molinilla, Larrazubi, Salcedo, Sobrón, Turiso eta Zubillaga. Blog honen bitartez gure udalerriko txokorik ederrenat eta intereseko guneak erakutsiko dizkizuegu. Anima zaitezte ,  bertara gerturatzea gonbidatzen zaituztegu eta!

 

2013(e)ko urriaren 16(a), asteazkena

PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Euskal Herriko txokoak ezagutu nahi?

 Proiektu honen bidez herri eta hiriko ikastetxeak elkarrekin arituko dira lankidetzan. Haien bizilekuko lekurik preziatuenak, historikoenak  eta intereseko guneak elkarbanatuko dituzte idatzi, argazki zein bideoen bitartez. Eta azkenik, hauek bisitatzeko aukera izango dute . Ikasleak beraiek, gidak izango direlarik.