Arreo-Caicedo de Yusoko lakuak 136 hektarea dauzka eta aintzira ekosistema (iturburu gaziarekin batera), alboko nekazaritza lurrak eta inguruko irtengune txikiak estaltzen dituzten zuhaitz masak barne hartzen ditu.
Itsas mailatik 650 metroko altitudean kokatzen da eta iturburu gazi batek osatzen duen elikadura arro txiki bat dauka. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) dagoen aintzira sistema iraunkorraren ordezkari bakarra da eta gatz tximinien gainean eratutako laku penintsularretako bat da. Bi azpisistema dauzka, bat aintzirakoa eta bestea zingiratzarra ( berritzen ez den sakonera gutxiko ur eremua, non landareak hazten diren) , biek elkarren arteko lotura handia dutelarik.
Azpisistema zingiratzarrak azaleraren bi heren okupatzen ditu, ur laminan sartzen da 3-4 metroko sakoneraraino. Aintzira azpisistemak sakonera handia dauka, 20 metrotik gorakoa hain zuzen. Horri esker, estraifikazio termikoko prozesuak sortzen dira. Horrez gain, oinarrizko izaera eta mineralizazio altua duen ura aurkitzen da.


